XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bi anai, bi aizparekin alegia.

Lenengo biak, Izurolan bizi izan ziran; eta beste biak Sorain baserrian, Altzolan bertan.

Senideetan iru Juan ziran: Juan Inazio, Juan Antonio ta Juan Agustin.

Iru auetatik zein da Sorain baserrira ezkondu zana? Juan Agustin ez beintzat.

Artean emezortzi urte besterik etzuan, da ez du itzurarik.

Bañan duda guziak kentzen dituana au da: 1828/V/4an, Agustin de Arruti Larragoien, Altzolan jaioa, Maria Cathalina de Iruretagoiena Arruti-rekin ezkondu zan, Aiako elizan (4) Aiako bostgarren ezkontza liburua, 130garren orri aldean.

Ta Arruti Larragoien senideetan Agustin izenekorik besterik ez baitzan, au degu iñondik ere bear genduana.

Agiri ortan bertan esaten danez, Agustin ori alarguna zan, bere lengo emazte zana Maria Josefa de Lete izan zuana.

Ez du esaten, ordea, lenengo emazte ori nungoa zan.

Ta guk ere ez degu iñon arkitu non ta noiz ezkondu ziran; ezta ere emazte ori non ta noiz il zan; ezta ere seme alabarik izan zuten.